Honela, Maloste kiroldegiaren diagnostikoak dio jarrita dauden 25 plaketatik 20 Urbietako zentrora eraman behar direla; honela, Urbietako zentroan dauden dutxetako ura eta igerilekuaren beroketa indartzeko erabiliko lirateke. Gainera, Malosteko 5.000 litroko gordailua Santanapera eramango da, eta "honen ordez legionelari buruz indarrean dagoen araudia beteko duen 1.000 litroko bat erosiko da". Urbietari dagokionez, diagnostikoak, apurtuta dagoen plaka aldatzea eta udan instalazioaren mantentzea egitea azpimarratzen du, udan baita bisitari gutxien jasaten duen sasoia.
Azkenik, Santanape kiroldegian plakak 20ra arte gehitzea aholkatzen da. Horrela, 170 plaka 88 metro koadro okupatzen duten 40 plaka egongo lirateke guztira. Planak kirol instalazioko energia kontsumoa era eraginkorrean gutxituko luke.
Finantziazioari dagokionez, EEE Energiaren Euskal Erakundeak %40ko diru-laguntza emango luke material berria erosteko, eta beste eratako eguneratzeak udalak ordainduko lituzke. Guztira 58.754 euroko inbertsioa izango luke. Datu hauekin guztiekin, Gernikako Udaleko Ingurumen Sailak denbora tarte laburrenean plana martxan jartzea aztertzen ari da.
Bestalde, gernikarrak uraren erabilpen solidarioaren, arrazionalaren eta arduratsuaren beharraz jabetzeko kanpaina hasi du Gernikako Udaleko Ingurumen Sailak. Egitasmoaren berritasun nagusia bere izenburua izango da, mezu murriztaileak baztertuaz, aditzera emango den kanpainak kontzeptu positiboak azalaraziko baititu batez ere "H20 Tantaren Balioa" delakoak.
"H2O Tantaren Balioa" kanpainaren barruan Gernikako etxebizitzetan 2.500 informazio diptiko banatuko dira, uraren %60 aurrezteko baliagarria den tresnatxo baten bitartez, txorrotari itsasten zaiona. Arronategik kanpainak herritarrengan harrera ona izan dezala espero du.