Euskal Herriko musika herrikoi garaikidearen artista garrantzitsuenetakoa da Beltran. 1983an 'Azala', bere lehenengo diskoa, karrikaratu zuenetik, dozena bat lan argitaratu ditu. Bere ibilbidean zehar, bere lana sustraietara egindako etengabeko bidaia izan da, herri-musika transmititzeko helburu garbia zeukana. Gröningen hirian 'Orhiko xoria', bere azken diskoa, aurkeztuko du. Herbeheretatik bueltatu ostean, Beltranek Hego Amerikara joateko asmoa dauka.