Donostia. Bostedo sei aldiz entseatu ondoren, Orioko arraunlariak prest zeuden ostegunean kantatzeko. Benito Lertxundirekin ziren ikustekoak Elkarreko grabazio estudioetan eta ordubete baino gutxiago behar izan zuten lana bukatzeko. Lertxundik Orioko arraun munduko lagunei eskaini nahi izan die Mirotzak abestia. Udazkenean kaleratuko duen diskoaren parte izango da eta bertan ikusi ahal izango da arraunlarien trebezia ahots asuntuetan, kantu horren koruak egin baitute kirolariek. argazkia: gorka estrada