BILBOKO Udalak, Kultura eta Hezkuntza Saila eta Turismoa eta Jaiak Sailaren bitartez, Bilbo alderik alde hondatu zuten 1983ko abuztuko uholdeen oroimenezko ekitaldiak hasiko ditu hilabete honetan. Ekitaldi-sorta honi 'Lokatzetatik suspertu zen hiria' izendapena eman diote, eta honen bitartez, hondamendiaren aztarnak ezabatu eta berealdiko eraldaketa urbanistikoari hasiera eman zioten Uriko biztanleen ahalegin kolektiboa eta elkartasunezko espiritua nabarmendu nahi dira. Helburu honi begira, abuztuaren 31ra arte, Urian erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzertuak antolatuko dira. BESTE GAIAK ALE HONETAN
IKUSGAI
‘Inguru hurbilak 2008’, Gasteizko Artium museoan
GURE IRAKURGELA
‘Jakin’ aldizkariaren azken alea
MUSIKA
‘Acido C’-ren bigarren diskoa: ‘Stereopropulsion’
KONTZERTUA
Diana Navarro, Baluarten
PLAZAN
Tolosako babarrunaren sekretuak
XAGUAREKIN
Elhuyar fundazioaren hizkuntza zerbitzuak